DENBORA

Kobrean eginiko grabatu seriea da “Denbora”. Argazki xume bat oinarri harturik, kolore eta material ezberdinekin nahasketak eginez lorturiko grabatu bilduma bat.

Argazki baten bidez “Denborak” duen benetako garrantzia eta iraupena erakusten dira. Momentu bera eta bakarra izan arren, instante horretan bertan izan ditzakegun gertakari ezberdinak irudikatzeko modu aproposa da.

Hori horrela, fotograbatu teknikaren bidez eta nire bidaietako batean ateratako argazki bat erabiliz, 13 grabatu txikiz eta collage handi batez osaturiko bilduma bat da hauxe.

24.905 thoughts on “DENBORA